ERRENTERIAKO EA2030EKO ORDEZKARIAK ALKATEAREKIN IZAN DIRA

Maiatzaren 31an, Errenteriako Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ordezkariak udalbatza ospatu zuten eta Aizpea Otaegi alkateari eta hainbat zinegotziei aurtengo lana aurkezteko. Aldez aurretik, maiatzaren 17an Ikasleen arteko Foroa burutu zuten ikasleek eta bertan, udal ordezkariei aurkeztu dizkien proposamenak adostu zituzten.

Adibidez:
– Biztanleria informatzeko aukera ezberdinak gauzatzea: landareei buruzko informazio panelak jartzea, tailerrak antolatzea, ibilaldi gidatuak, erronkak sare sozialetik bideratuak…
– Auzolanean, bertako zuhaitz eta zuhaixken landaketak burutzea.
– Jolas parke bat berritzean, elementu naturalak erabiltzea.
– Udalaren esku dauden belardietan belar mozketak murriztea, landareei loratzeko aukera emanez.
– Intsektuen Hotelak egitea.
– Herri mailan zabor bilketak antolatzea.
– Zorrotzagoak izatea hondakina edozein moduan edota lurrera botatzen dutenekin.
– Baserritarren bizitza erraztea ahal den moduan, adibidez beraien bideak ondo zainduz edota bertako produktuak kontsumitzea sustatuz.

Aizpeak, egindako lana eskertuz, datorren ikasturtean egingo den udalbatzarako eskaerak aztertu eta erantzun egoki bat ematekotan geratu da.