IBAIALDE 2025 URTEKO PROGRAMA

AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz ingurumena zaintzeko beharraz ohartarazi eta kontzientziatu nahi duena, eta, aldi berean, gizakiaren eta ingurunearen arteko harreman jasangarria bilatzen duena.

Programak 3 kanpaina ditu, gure natura-ondarearen hainbat alderdi jorratzen dutenak: Azterkosta, Ibaialde eta Aztertu natura.

Ibaialde programa, ibai eta errekaren osasun egoera ikertzeko eta ekosistema hauen berezitasunak ezagutzeko diseinatuta dago. Ibaialdeko egutegi orokorrean sartuz gero, ikasturte honetako jardueren datak ikus daitezke.

Adi! Otsailaren 3an zabaltzen da laginketarako kitaren eskaerak egiteko aukera.

https://www.euskadi.eus/informazioa/ibaialde/web01-a2inghez/eu