URAK BA AL DU ZAPORERIK?

Ura deskribatzean “zaporegabea” dela aipatzen bada ere, Bilboko Zientzia Astean ur dastaketa bat egin zuten haurrekin, urak zaporea duela erakusteko. Ura ez baita hidrogenoz eta oxigenoz osatutako molekula soila, karbono dioxidoa eta gatz mineral ezberdinak dituelako. Azken horiek ematen diote zaporea urari. Tenperaturak ere badu zer esanik. Gainera, adituen esanetan, “urak igarotzen duten lurzoruan dauden …

GARRAIOEN KUTSADURA DA ORAIN DUGUN ERRONKARIK HANDIENA

Hau bera gaur egungo titularra izan liteke, ezta? Tira ba, hemerotekan murgilduz gero, zehazki,1999ko berria dela ikus daiteke. 25 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu! Sartu hurreko loturan: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1999-06-04&orria=070&zenb=NnQ5TTRvR3FoQkd6enRldG8ybGY2dz09

IBAIALDE 2025 URTEKO PROGRAMA

AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz ingurumena zaintzeko beharraz ohartarazi eta kontzientziatu nahi duena, eta, aldi berean, gizakiaren eta ingurunearen arteko harreman jasangarria bilatzen duena. Programak 3 kanpaina ditu, gure natura-ondarearen hainbat alderdi jorratzen dutenak: Azterkosta, Ibaialde eta Aztertu natura. Ibaialde programa, ibai eta errekaren osasun egoera ikertzeko eta …

Finantzaketa akordioa lortu dute COP29 biltzarrean, Hegoalde Globalaren helburuetatik urrun

Estatu aberatsek 300.000 milioi dolarreko ekarpena egingo dute eta 1,3 bilioi dolar mobilizatuko dituzte urteko, 2035 urtera arte. Garabidean dauden herrialdeek estatu garatuei egotzi diete muzin egitea klima krisian duten ardurari. https://www.berria.eus/mundua/finantzaketa-akordioa-lortu-dute-cop29an-hegoalde-globalaren-helburuetatik-urrun_2133973_102.html

Bizikletak konpontzeko ikastaroak, ikastetxeetara

Errenteriako Udalaren egitasmo baten barruan, Mikel Ugartemendia txirrindulari ohiak txirringak konpontzeko oinarrizko ezagutzak azalduko dizkie ikastetxeetan 14 eta 18 urte arteko gazteei, ikasturtean zehar. 2024-2025 ikasturteari begira, Errenteriako Udalak egitasmo berri bat jarri du martxan Mikel Ugartemendia txirrindulari ohiarekin. Iniziatiba horren baitan, Ugartemendia ikastetxez ikastetxe ibiliko da, eta 14 eta 18 urte arteko gazteei bizikletak …

MEDITERRANEOA: EKAITZ PERFEKTOA

Klima aldaketak badu eraginik Mediterraneo inguruko herrietan gertatzen ari diren denborale bortitzak sortzeko orduan, adituek diotenez. Basoen kudeaketak eta lurrak porlanez estaltzeak areagotu egiten du arazoa. Adituek hitzak entzun besterik ez dago:“Tanta hotzak, izatez, ez dira klima aldaketaren ondorio. Lehenago ere gertatzen ziren. Baina klima aldaketak fenomeno horiek indartuko ditu, muturrekoago bilakatu”.“Esaten ari garen hau …

Nola eragingo lioke Gipuzkoari Valentziakoa bezalako DANA batek?

24 ordutan pilatutako 600 litrok «hondamendia» eragingo lukete lurralde osoan: Elgoibar, Azpeitia eta Tolosa, arrisku handieneko eremuak, suntsituta geratuko lirateke, URAk aztertu duenez. Kontsultatutako adituen arabera, lurralde bakar bat ere ez dago prestatuta horrelako ur-erauntsiari hain denbora laburrean aurre egiteko, nahiz eta azken urteotan lurraldeko ibai-arro nagusietan euste-azpiegiturak eta prebentzio-lanak egin diren. https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/inundaciones-dana-20241103144954-nt.html

LURRAREN EGUNA, APIRILAREN 22A

Apirilaren 22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaylord Nelson senatari estatubatuarrak 1969ko irailean ingurumenaren aldeko egun bat ospatzea proposatu zuen. Ondorioz, 1979ko apirilaren 22an Lurraren lehen Eguna ospatu zen, eta 20 milioi pertsona inguru atera ziren kalera eta parkeetara Estatu Batuetan ingurumena aldarrikatzera. Lurraren Eguna erreferente bihurtu da klima-aldaketaren eta naturaren galeraren aurkako borrokan. …

Energia-pobrezia murriztu egin da Gipuzkoan, baina oraindik ere desberdintasunak daude

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako azterlanaren emaitzek adierazten dutenez, Gipuzkoan egonkortu edo hobetu egin dira pobrezia energetikoaren adierazleak, duela bost urteko datuekin alderatuta. Zehazki, pobrezia energetikoko egoeren eraginpean dauden etxeak ehuneko 3 puntu murriztu dira, 2017ko % 21,5etik 2022ko % 18,4ra. Hala ere, 55.000 etxebizitzak eta 108.000 pertsonak arazoak dituzte oraindik ere beren etxeak bero mantentzeko. …