Motibazioa


Gaian pixkana sartzen joateko proposamena duzue hemen. Jolastuz, ikastetxea apainduz, hainbat ikus-entzunezkoaz baliatuz, girotu zaitezte, uraren lanketarako aukera handia ematen baitute!


ARGAZKI/MARRAZKI LEHIAKETA

Urarekin zerikusia duten irudiak jasoko ditugu. Bigarren hezkuntzakoek argazkitan, eta lehen hezkuntzakoek marrazkien bidez. Eta ikasturte amaieran, erakusketa egin dezakegu guztiekin.


Jokoan modu digitalean aritzeko, sartu hurrengo loturan eta irakurri ondoko arauak:

  • Mailaren arabera, galderak pixka bat aldatzen dira. Joko erraza LHrako izan daiteke eta Joko aurreratua, LH 3. ziklorako edota DBHrako.
  • Fitxak norberak mugitu behar ditu dadoaren emaitzaren arabera.
  • Galderak, kartetan agertzen dira.
  • Frogen kasuan ere dado bat dago eta zortzi frogak paperean. Inprimatu itzazue. Osatutako talde kopuruaren arabera bana.

Joko erraza:

Joko aurreratua:

KONPROMISOEN TTANTTAK


Bakoitzaren konpromisoa tanta bihurtuz, denen artean euri emankorra lortuko dugu. Bete itzazue zuen txokoak euri goxo honekin!


FANDERIAKO ERROTA



Sarean aurki daitekeen eta gaiarekin harreman zuzena duen material anitza bildu dugu. Hona hemen adibide batzuk.

Añarbeko Mankomunitatea

AÑARBEKO MANKOMUNITATEAren webgunean, informazio ezberdina ere aurki daiteke. Adibidez:

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa

GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAk duen material didaktikoa:

Galderak eta erantzunak (LH). Amaieran puzzlea. Ongi eginez gero, diploma eta opari bat jaso daiteke etxean.

Uraren inguruko material didaktikoa (LH eta DBH).

Iruñerriko Mankomunitatea

Maila ezberdinetako materiala hurrengo orrialdean aurkitu daiteke (Mancoeduca 2023-2024 jarduera katalogoa), HH, LH eta DBH. Bideoak, ipuinak, jolasak eta gehiago.

Adibidez:

HH

Marrazki bidezko bideoa (16:13). Aipatzen dituen gaiak: ura mundu guztian banatuta dago, itsasoan, ibaietan, lur azpian, animaliengan, landareengan, gizakiek ura erabiltzen dute…

Joko interaktiboak, oso errazak. 

Kaixo, Barrillo naiz eta urarekin jolastuko gara.

Jolas interaktiboa.

Jolas interaktiboa.

LH 1-2-3


HHko bideoaren antzekoa, eduki sakonagoarekin (16:50).

LH 1-2-3rako proposamen ezberdinak.

Bideo dibertigarria, abesti batekin, zapi bustiak komunetik ez botatzeko mezua emanez.


LH 4-5-6

Begiratu webgunean maila hauetakoak.

LH 4-5-6rako proposamena.

Bideoa (13:31).

BH

Iruñerriko Mankomunitateko instalazioetako azalpenak daude. Horretaz gain, botilatutarako uraren inguruan eta aztarna hidrikoaren inguruan ere hitz egiten dute.

Joko interaktiboa.

Ura Agentzia


Uraren euskal agentzia, Euskadiko ingurune urtarra babesten eta berreskuratzen aritzen den erakunde publikoa.

Uraren sentsibilizazio kanpainak atalean sartuz gero, urtegien bideoak ikus daitezke. Tartean, Añarbekoa (1:48) 

Modu naturalean mantendutako ibaia eta kanalizatutakoaren arteko aldea. Bideoa (2:28).

Horietaz gain: EZ ELIKATU MUNSTROA!


EZ ELIKATU MUNSTROA! kanpainaren hainbat bideo, komunetik botatzen diren hondakinen inguruan:

HHrako

Ipuin kontalari batek kontatutako ipuina (4:8).

Takolo, Pirritx eta Porrotx. Bideoa eta abestia (3:18)

LHko 1. ziklorako

Urak munduan zehar bidaiatzen du forma ezberdinak hartuz. Nola? Bideo animatua (1:49).

LH 2. eta 3. zikloak

Bideoa (3.29).

Petritegiko araztegia (Añarbe). Bideoa (4:29).

DBHtik gora

Berde berdea (11:18). Marrazki bidez hainbat eduki lantzen ditu: uraren sorrera, zikloa, ur geza baliabide bezala, banaketa munduan, ur eskariaren igoera, uraren zikloa hirian, kontsumoa eta kutsadura, arazketa… aholkuekin amaituz. 

Ura Agentziaren bideoa (1:44)

Batxilergoa

EITB. Errekako uraren egoera aztertu dute eta basoko landaretzak uraren kalitatean duen eraginaz ere arituko dira (EHUko hidrogeologoak, Neikerreko baso zientzien kideak). Luzeagoa bada ere (30:24), urari dagokion gaia 22:30 arte dago. Oso ondo dago.


URAREN SOINUA

Errekatxoak

(2 ordu)

Euria

(2 ordu, trumoiekin)
(8 ordu)