Errenteriako Udalak BIZI Errenteria egitasmoaren barruan kanpaina berri bat abian jarri du. Herriko lehen sektorearekin jarri du martxan eta hurrengo helburuak ditu:
– Udalerrian ekoizten dela ikusaraztea.
– Bertako produktuak eta ekoizleak ezagutaraztea.
– Euren salmenta herrian indartzea.
Helburu horietaz gain, Errenterianko biztanleek bertako aukerak hobetsiz tokiko ekonomia-eredua balioestea bilatzen da, ekonomia zirkularra indarrean jarriz eta errenteriarren arteko erlazioak sendotuz. Kanpaina honen bitartez, udalerrian ekoizten diren produktuak ezagutzera eman nahi dira eta herritarrek ere ekoizleengana hurbiltzeko aukera izan dezaten erraztu.
Ikusi hemen bideoa eta xehetasun guztiak:
https://herribizia.errenteria.eus/2020/12/28/errenteriako-uzta-bertako-produktuak-eta-ekoizleak-ezagutarazteko-kanpaina/