ERRENTERIAN ENERGIA KOMUNITATEA OSATZEKO PROZESUA MARTXAN DA

Errenterian Energia Berriztagarrien Komunitateak sortzeko prozesua azaldu zuen Udalak urtarrilaren 19an. Errenteriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimen honi buruzko informazioa jasotzera. Izan ere, Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) sortzeko arrazoiak anitzak direla azpimarratu du:
– Energiaren erabilpenak sortutako kutsadura murriztea.
– Energia modu iraunkorrean eta pertsona guztiontzako berdintasunean eskuratzea.
– Pertsonen, herri-eragileen eta erakundeen arteko elkarlana lortzea.

Informazio gehiago jasotzeko: https://ebkerrenteria.eus/