NEURRI ERAGINKORRAGOAK HARTZEKO PREMIA DUGU ETORKIZUN BIZIGARRIA ZIURTATZEKO

Klima larrialdian adituek diotenez “Etorkizun bizigarria” lortzeko neurri zorrotzagoak eta ausartagoak hartu behar ditugu. Orain arte bezala jarraituta, Lurra 3,2 ºC berotuko omen da mende amaierarako. https://www.argia.eus/albistea/etorkizun-bizigarria-lor-dezakegula-diote-klima-larrialdian-adituek-baina-neurri-zorrotzagoak-eta-berehalakoak-hartuz-gero

TUVALU, POLINESIAKO UHARTE-ESTATUA ITSASOAN DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGO.

Tuvalu, Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, hegoaldeko Ozeano Barean dagoena, Polinesian. Koralezko 9 atoloiz osaturik dago. Bere garaiera txikia dela eta (5 metro gehienez) uharteak mehatxaturik daude itsasoaren mailaren gorakadengatik. 26 km2-ko eremua hartzen du eta 11.370 biztanle zituen 2017an. Lehen ministroak erantzunkizunak eskatu dizkio Nazio Batuko Erakundeari eta herrialde kutsatzaileei. Hori dela eta, biztanle guztiak …