TUVALU, POLINESIAKO UHARTE-ESTATUA ITSASOAN DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGO.

Tuvalu, Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, hegoaldeko Ozeano Barean dagoena, Polinesian. Koralezko 9 atoloiz osaturik dago. Bere garaiera txikia dela eta (5 metro gehienez) uharteak mehatxaturik daude itsasoaren mailaren gorakadengatik. 26 km2-ko eremua hartzen du eta 11.370 biztanle zituen 2017an.


Lehen ministroak erantzunkizunak eskatu dizkio Nazio Batuko Erakundeari eta herrialde kutsatzaileei. Hori dela eta, biztanle guztiak Zeelanda Berrira eramateko asmoa eztabaidatzen ari dira.


Argian argitaratutako hurrengo artikuluan dioten bezala, Metabertsora pasatuko da, ziberespazioan iraupena segurtatu nahi dutelarik.

https://www.argia.eus/albistea/ez-adiorik-tuvalu