“BERDEA DEN ORO EZ DA JASANGARRI”

Energia berriztagarria ekoizteko azpiegiturak ugaritzen ari dira munduan eta proiektu horietako asko indigenen lurretan ari dira eraikitzen. Sustatzaileen esanetan, onurak askoz ere gehiago omen dira indigenek pairatzen dituzten galerak baino.

Norvegiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion sami herriari 2021ean, beraien lurraldean jarritako parke eolikoa legez kanpokotzat joz. Samiak ezin dira elur oreinen zaintzan aritu beren lurren eremu ia osoan, eraiki diren instalazioek eragozten dietelako. Gorenak parke eolikoa legez kanpokoa dela ebatzi arren, ez du zehaztu errotekin zer egin behar den. Samiek azpiegitura desmuntatzeko eskatzen dute, eta natur eremua lehengoratzeko. Europako lurgaineko parke eolikorik handienetan bigarrena da eta 151 haize errota ditu. 

Statkraft enpresa ustiatzailea dute akziodun nagusia, Azpeitia eta Aramaion haize errotak jarri nahi dituztenak.

https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/sami-herria