ALEMANIAN ITZALI DITUZTE PIZTUTA ZEUZKATEN AZKEN 3 ZENTRAL NUKLEARRAK

Zentral nuklearrek 60 urtez hornitu duten Alemania. Hemendik aurrera, berriztagarrien alde egingo dute, eolikoa eta eguzki bidezkoa lehenetsiz.
Datu esanguratsu bat: gaur egun, energia berriztagarrien esku dago Alemanian ekoizten den elektrizitatearen %50. Eta 2050erako datu hori %80 izateko helburua dute.
Bestelako erronka garrantzitsua, ikatzaren erabilera murriztea dute. Oraindik ere, mundu osoan karbono dioxido gehien isurtzen duen seigarren herrialdea baita Alemania.

https://www.berria.eus/paperekoa/1930/002/001/2023-04-14/amaitu-da-energia-nuklearraren-aroa-alemanian.htm