MUTRIKUKO OLATU PLANTAK EKOIZPEN MUGARRIA HAUTSI DITU

Europan, Mutrikuko olatuen plantak elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen lehenengo planta komertziala da. 2011an jarri zen martxan eta portuko morruan kokatuta dituen eta olatuen mugimendua aprobetxatzen dituzten 16 turbinei esker, ekoizpen errekor guztiak gainditu ditu, funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta izanik. Urtean 300.000 kWh sortzen ditu eta portuan kokatutako azpiestazio baten bidez elektrizitate hori guztia sarera isurtzen da.

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2024/01/16/mutriku-olatu-plantak-ekoizpen-mugarriak-hautsi-ditu/