ENERGIA NUKLEARRA GUZTION AHOTAN DABILEN HONETAN…

Azken aldian, energia nukleararen inguruko informazio ugari zabaltzen ari da komunikabideetan. 2022an Europako Batasunak etiketa berdea jarri zion. Abenduan pasa berri den COP28an, 22 herrialdek konpromisoa hartu zuten energia nuklearraren ahalmena hirukoizteko 2050erako. Nazioarteko Energia Agentziaren azken iragarpenen arabera, mundu osoko energia nuklearraren ekoizpena maximo historikora iritsiko da aurten: %3 inguru handituko da. Eta igotzen jarraituko du!

Diotenez, berriztagarriak ez dira nahikoak izango energia fosilen erabilera baztertzeko eta egun dugun energia kontsumoari erantzuteko, nuklearra ezin bestekoa omen da.

Bestetik, politikari ezagun batek energia berriztagarrien aurka hitz eginez, nuklearraren ontasunak zabaltzen ari da argumentu faltsuak erabiliz. Milaka urte behar direla hondakin erradioaktiboak kontrolatzeko? Ba, txikikeriak! Azkar ahaztu zaie guztiei Chernobil, Fukushima… eta orokorrean katastrofe nuklearraren beldurra.

Honi buruz irakurtzen jarraitu nahi izanez gero, hona hemen hanbat artikulu:

https://www.berria.eus/ekonomia/inoiz-baino-energia-nuklear-gehiago-produzituko-da-aurten_2119652_102.html

https://www.berria.eus/bideo-motzean/inoiz-baino-energia-nuklear-gehiago_5919051_110.html

https://elpais.com/clima-y-medio-ambiente/2024-01-29/felipe-gonzalez-carga-contra-las-renovables-para-defender-la-energia-nuclear.html