OARSOALDEAKO ENERGIA BULEGOAK BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURIAK MURRIZTEKO DEIA EGIN DU

Lurraren Berotzearen Aurkako Ekintzaren Munduko Eguna dela eta (urtarrilak 28), Oarsoaldeko Energia Bulegoak tokiko komunitateari dei egin dio berotegi efektuko gasen isuriak murrizteak duen berebiziko garrantziari buruz hausnartzeko. Eta honekin batera, Lurraren berotzea mantsotzen laguntzeko aholku praktikoen zerrenda bat proposatu du.

https://herribizia.errenteria.eus/2024/01/30/oarsoaldeko-energia-bulegoak-berotegi-efektuko-gasen-isuriak-murrizteko-deia-egin-du/