Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako azterlanaren emaitzek adierazten dutenez, Gipuzkoan egonkortu edo hobetu egin dira pobrezia energetikoaren adierazleak, duela bost urteko datuekin alderatuta. Zehazki, pobrezia energetikoko egoeren eraginpean dauden etxeak ehuneko 3 puntu murriztu dira, 2017ko % 21,5etik 2022ko % 18,4ra. Hala ere, 55.000 etxebizitzak eta 108.000 pertsonak arazoak dituzte oraindik ere beren etxeak bero mantentzeko.
Bestalde, etxebizitza bakoitzak energian egiten duen batez besteko gastua % 7 igo da, 1.293 eurotik 1.379 eurora.