LURRAREN EGUNA, APIRILAREN 22A

Apirilaren 22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaylord Nelson senatari estatubatuarrak 1969ko irailean ingurumenaren aldeko egun bat ospatzea proposatu zuen. Ondorioz, 1979ko apirilaren 22an Lurraren lehen Eguna ospatu zen, eta 20 milioi pertsona inguru atera ziren kalera eta parkeetara Estatu Batuetan ingurumena aldarrikatzera.

Lurraren Eguna erreferente bihurtu da klima-aldaketaren eta naturaren galeraren aurkako borrokan. 2024an 54. urteurrena ospatuko da. Eta aurtengo gaia Planeta VS Plastikoak da, “Plastikoaren aurkako planeta”, eta asmo handiko helburu argi batean oinarritzen da: plastikoaren ekoizpena % 60 murriztea 2040rako, “60 × 40” leloak azpimarratzen duen bezala. Helburu erabakigarria hurrengo belaunaldiei plastikorik gabeko etorkizuna bermatzeko.

Denok dugu erantzukizuna arazo larri honetan. Horregatik, saiatu gaitezen plastikoaren erabilera murrizten. Horri buruzko aholkuak iturri ugarik ematen dizkiguten. Hona hemen adibide bat:

https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20130326/plastiko-aztarna-gutxitzeko-aholkuak