ENERGIA NUKLEARRA GUZTION AHOTAN DABILEN HONETAN…

Azken aldian, energia nukleararen inguruko informazio ugari zabaltzen ari da komunikabideetan. 2022an Europako Batasunak etiketa berdea jarri zion. Abenduan pasa berri den COP28an, 22 herrialdek konpromisoa hartu zuten energia nuklearraren ahalmena hirukoizteko 2050erako. Nazioarteko Energia Agentziaren azken iragarpenen arabera, mundu osoko energia nuklearraren ekoizpena maximo historikora iritsiko da aurten: %3 inguru handituko da. Eta igotzen …

MUTRIKUKO OLATU PLANTAK EKOIZPEN MUGARRIA HAUTSI DITU

Europan, Mutrikuko olatuen plantak elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen lehenengo planta komertziala da. 2011an jarri zen martxan eta portuko morruan kokatuta dituen eta olatuen mugimendua aprobetxatzen dituzten 16 turbinei esker, ekoizpen errekor guztiak gainditu ditu, funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta izanik. Urtean 300.000 kWh sortzen ditu eta portuan kokatutako azpiestazio baten bidez elektrizitate …

COP28 Dubai – Azken akordioak

Hurrengo loturan, Dubain egindako klimaren goi bileran adostutako neurri garrantzitsuenak laburbilduta ikus daitezke. Batzuren ustez, oso emaitza onak lortu omen dituzte. Beste askoren ustetan berriz, ez dira nahikoak eta oso ezkor agertu dira. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9376514/cop28ko-akordioaren-giltzarriak-zeintzuk-dira-klimaren-inguruan-200-herrialdek-hartutako-konpromisoak/