LURRAREN EGUNA, APIRILAREN 22A

Apirilaren 22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaylord Nelson senatari estatubatuarrak 1969ko irailean ingurumenaren aldeko egun bat ospatzea proposatu zuen. Ondorioz, 1979ko apirilaren 22an Lurraren lehen Eguna ospatu zen, eta 20 milioi pertsona inguru atera ziren kalera eta parkeetara Estatu Batuetan ingurumena aldarrikatzera. Lurraren Eguna erreferente bihurtu da klima-aldaketaren eta naturaren galeraren aurkako borrokan. …

Energia-pobrezia murriztu egin da Gipuzkoan, baina oraindik ere desberdintasunak daude

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako azterlanaren emaitzek adierazten dutenez, Gipuzkoan egonkortu edo hobetu egin dira pobrezia energetikoaren adierazleak, duela bost urteko datuekin alderatuta. Zehazki, pobrezia energetikoko egoeren eraginpean dauden etxeak ehuneko 3 puntu murriztu dira, 2017ko % 21,5etik 2022ko % 18,4ra. Hala ere, 55.000 etxebizitzak eta 108.000 pertsonak arazoak dituzte oraindik ere beren etxeak bero mantentzeko. …