“BERDEA DEN ORO EZ DA JASANGARRI”

Energia berriztagarria ekoizteko azpiegiturak ugaritzen ari dira munduan eta proiektu horietako asko indigenen lurretan ari dira eraikitzen. Sustatzaileen esanetan, onurak askoz ere gehiago omen dira indigenek pairatzen dituzten galerak baino. Norvegiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion sami herriari 2021ean, beraien lurraldean jarritako parke eolikoa legez kanpokotzat joz. Samiak ezin dira elur oreinen zaintzan aritu beren …

NEURRI ERAGINKORRAGOAK HARTZEKO PREMIA DUGU ETORKIZUN BIZIGARRIA ZIURTATZEKO

Klima larrialdian adituek diotenez “Etorkizun bizigarria” lortzeko neurri zorrotzagoak eta ausartagoak hartu behar ditugu. Orain arte bezala jarraituta, Lurra 3,2 ºC berotuko omen da mende amaierarako. https://www.argia.eus/albistea/etorkizun-bizigarria-lor-dezakegula-diote-klima-larrialdian-adituek-baina-neurri-zorrotzagoak-eta-berehalakoak-hartuz-gero

TUVALU, POLINESIAKO UHARTE-ESTATUA ITSASOAN DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGO.

Tuvalu, Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, hegoaldeko Ozeano Barean dagoena, Polinesian. Koralezko 9 atoloiz osaturik dago. Bere garaiera txikia dela eta (5 metro gehienez) uharteak mehatxaturik daude itsasoaren mailaren gorakadengatik. 26 km2-ko eremua hartzen du eta 11.370 biztanle zituen 2017an. Lehen ministroak erantzunkizunak eskatu dizkio Nazio Batuko Erakundeari eta herrialde kutsatzaileei. Hori dela eta, biztanle guztiak …

ERRENTERIAN ENERGIA KOMUNITATEA OSATZEKO PROZESUA MARTXAN DA

Errenterian Energia Berriztagarrien Komunitateak sortzeko prozesua azaldu zuen Udalak urtarrilaren 19an. Errenteriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimen honi buruzko informazioa jasotzera. Izan ere, Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) sortzeko arrazoiak anitzak direla azpimarratu du:– Energiaren erabilpenak sortutako kutsadura murriztea.– Energia modu iraunkorrean eta pertsona guztiontzako berdintasunean eskuratzea.– Pertsonen, herri-eragileen eta erakundeen arteko elkarlana lortzea. Informazio …

ENERGIA MERKE ETA AGORREZINA LORTZEKO ESPERIMENTUEK ARRAKASTA IZATEN ARI DIRA AEB-ETAKO LABORATEGI BATEAN

Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Oraingoan ordea, historian lehen aldiz, operazioa errentagarria izatea lortu dute. Zabaldutako aukera bide onetik jarraitzen badu, gizateriaren energia beharrak asetzeko eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian, pausu itzela emango …

COP27: akordio kaskarra, inor ase ez duena

Dezepzioa, gailurra hoberen kalifikatzen duen hitza. Ondorioak gehien sufritzen duten herrialdeei laguntzeko, diru kontuetan mekanismo berria ezartzea proposatu da baina, ezer ez tenperatura igoera mugatzeari buruz.Ikusi Eitb-ek publikatutako hurrengo bideoa. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/9021643/bideoa-cop27-akordio-kaskarra-inor-ase-ez-duena/

‘ERRENTERIAKO UZTA’, BERTAKO PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK EZAGUTARAZTEKO KANPAINA

Errenteriako Udalak BIZI Errenteria egitasmoaren barruan kanpaina berri bat abian jarri du. Herriko lehen sektorearekin jarri du martxan eta hurrengo helburuak ditu: – Udalerrian ekoizten dela ikusaraztea.– Bertako produktuak eta ekoizleak ezagutaraztea.– Euren salmenta herrian indartzea. Helburu horietaz gain, Errenterianko biztanleek bertako aukerak hobetsiz tokiko ekonomia-eredua balioestea bilatzen da, ekonomia zirkularra indarrean jarriz eta errenteriarren …